Batzarra gaur, ekintza berriak ezagutzeko

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 24a

Batzar irekia antolatu du Hernaniko Gure Esku Dagok gaur goizerako. Biteri kultur etxean jarri dute hi­tzordua, goizeko 11:00etan. Ha­maiketako goxo baten on­doren bukatuko dute, eguerdiko 13:00ean.
Hernaniar guztiei dei egin diete batzarrean parte hartu eta ekarpen eta proposamenak egin ditzaten.

Udaberri Festa Hernanin; ekitaldi erraldoiak Euskal Herrian
Batzarrean iraganari eta etorkizunari begiratuko diote.
Aurrena, orain arte egin­da­ko­ari eta diru-kontuei gain­be­giratu bat ematea da asmoa.
Ondoren, datozen hilabe­te­tarako Gure Esku Dagok an­tolatu dituen ekintzen berri emango dute.
Batetik, Udaberri Festari eutsiko diote; apirila bukaera aldera egingo da. Bestetik, Euskal Herri mailan ekitaldi erraldoiak antolatuko dituzte; hiriburuetako estadioetan egingo dira, ekainaren 20an. Bi ekimenak lotuta egongo dira aurten.
«Ekimen par­­tehartzaileak izango dira, inoiz baino gehiago. Horren­bestez, ahalik eta hernaniar gehienon prestutasuna eta konpromisoa ezinbestekoak izango dira», azaldu dute. «Guztion lana beharrezkoa da erabakitzeko eskubidea gauza dezagun».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!