Musika gau potentea antolatu dute gaur gauerako Kontrakantxa Gaztetxean. Batetik, Buhos Euskal Herria talde katalanak joko du, eta bestetik, Dejota Bull eta Bakailua Sagardotegietan taldeak.
Kontzertuak gaueko 00:00etan hasiko dira, baina gaztetxeak 22:00etan irekiko ditu ateak.
Borondatea ordaintzeko aukera
Joko duten bi taldeak oso potenteak dira, eta, hala ere, debalde izango dira bi saioak.
Hori bai, nahi eta ahal duenak borondatea ordaintzeko aukera izango du.
Buhos eta Dejota Bull eta Bakailua Sagardotegietan taldeek joko dute.
Parranda giroa, ziur
Kontzertuak emando dituzten bi taldeek doinu dantzagarriak jotzen dituzte. Giro ederra izango da!