Enpleguari buruz, Julio Astudillorekin

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 24a

Hauteskunde programa osa­tze aldera, herritarrekin biltzeko asanbladak deitu ditu Hernaniko PSE-EEk.
Gaur bertan bigarrena egingo du, goizeko 10:30etan hasita, Biteri kultur etxean. Julio Astudillo, Batzar Na­gusietako PSE-EEko batzar­kidea izango da bertan.

Herritarren iritziaren berri jakiteko PSE-EEk antolatutako bigarren asanblada izango da, gaurkoa.

Enpleguari buruz
Gaurko asanbladaren gai nagusia enplegua izango da. 
Julio Astudillo abokatua da lanbidez, eta Foru Ogasu­nean aditua. Gaurko asan­bladan hartuko du parte, eta bi gai landuko dira, bereziki: enple­gua sustatzeko udale­txeak zer egin dezakeen, eta herriko politika fiskalaren azterketa.

Parte hartzeko deia
Hernaniko PSE-EE asanbla­dak antolatzen ari da, he­rri­tarren iritzia jaso eta herna­niar sozialistekin harrema­nak estutzeko.
Gaurko asanblada alder­diak antolatutako bigarrena da, eta herritar guztiei azaldu eta parte hartzeko deia luzatu diete.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!