Bilera bihar, wifia hedatzen ikasteko

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 23a

Arrondon instalatu dira seinalea jaso eta banatuko duten antenak, eta Ugaldetxo gainean ere jarriko dira, laster.
Horri esker, auzoko leku gehienetara iritsiko da interneterako seinalea. Lanak bu­ka­tzean seinalea ondo iristen ez den tokietan ere aztertuko dute arazoa nola konpondu.
Bilera, informatzeko

Etxean zein egokitzapen egin behar diren azalduko dute bihar.

Seinalea ondo jasotzeko interesa dutenek etxean zein egokitzapen egin beharko dituzten azalduko du bihar goizean Joxean Agirre auzotarrak: antena eta routerra jartzea, ordenagailua konfiguratzea...
Interesa duen edonori bilerara azaltzeko dei egin diete. Auzo etxeko areto nagusian egingo da, goizeko 10:30etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!