Aurtengo tasa eta zergen egutegi fiskala zehaztu da. Otsailean kobratuko da urteko aurreneko tasa, urari dagokiona. Orokorrean, tasa gehienak, ohikoenak, mantendu egingo dira.
Ura eta estolderia, otsailean
Ura eta estolderiari dagokion tasa urtean hirutan ordaintzen da. Hauxe da kobratuko den aurrenekoa, otsailaren 2tik martxoaren 13ra bitartean. Txanda honetan, 2014ko urritik abendurako tasa kobratuko da. Hurrengo kobraketa ekainaren 1etik uztailaren 17ra egingo da; 2015eko aurreneko hiruhilekoari dagokiona. Azkenekoa, berriz, urriaren 1etik azaroaren 13ra arte, 2015ko bigarren hiruhilekoari dagokiona.
Biñeta, kontribuzioa, badoa eta ekonomia jarduerena, urtean behin
Beste zerga batzuk urtean behin ordaintekoak dira. Biñeta edo ibilgailuena, otsailaren 23tik apirilaren 4ra; kontribuzioa edo ondasun higiezinena, maiatzaren 15etik uztailaren 1era; badoa, ekainaren 1etik uztailaren 17ra; eta ekonomia jarduerena, urriaren 1etik azaroaren 12ra.
Hondakinak, bitan
Hondakinen zerga ere mantendu egingo da. Hau, urtean bitan kobratuko da: apirilaren 1etik 15era; eta irailaren 1etik urriaren 16ra.
Ordaintzeko bi modu
Helbideratuta dauden erreziboak tasa bakoitzari dagokion azken egunean kobratuko dira. Helbideratuta ez dutenek, berriz, posta arruntez jasoko dute erreziboa. Epea bukatu baino 15 egun lehenago jasotzen ez badira, udaletxean eskatu beharko da. Harremanetarako: 943 33 70 34/ 943 33 70 45 / 943 33 70 48.