Sinadura bilketarekin aurrera, Urumean

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 23a

Sinadura bilketa jarri du martxan Kronikak, irakurleak badituela ziurtatzeko. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak ireki du 2015eko dirulaguntzak es­katzeko epea,  eta azaldu due­nez, dirua banatzeko era­biliko diren irizpideak 2014ko ber­dinak izango dira:  banaketa sistema hartuko da kontuan, irakurtzen den edo ez neur­tzeko.
Kronikari %20 jaitsi zion dirulaguntza Jaurlaritzak joan den urtean, eta aurten ere, berdina gertatu liteke. Horre­gatik jarri da martxan si­na­dura bilketa.

Taberna, okindegi, kiosko eta abarretan sinatzeko aukera, hilaren 31 arte
Sinatzeko aukera dute he­rri­ta­rrek, Hernanin, Ereñotzun, As­­­ti­garragan, Goizuetan eta Ara­non. Hilaren 31 arte egon­go dira sinadura orriak pun­tu horietan. Bestalde, Kro­ni­kan bertan ere sinatu daiteke.

Kronikako harpidedun
Sinatzen duenak adierazten du Kronika jaso eta irakurtzen duela, eta Kronikako harpi­de­dun egiten da, guztiz debalde.
Hala ere, Kronikako harpi­dedun egiteak ez du esan nahi Doberako bazkide egiten dire­nik. Doberako bazkideek urt­e­ko kuota ordaintzen dute, eta, bes­teak beste, elkarteko ba­tza­rretan parte hartu eta boz­ka­tzeko eskubidea izaten dute.

EITB Hernanin, atzo
Sinadura bilketaren inguruan he­rritarrei galdezka aritu zi­ren atzo, ETB1eko Euskal He­rri­a Zuzenean saiokoak. Herritarrek Kroni­ka­ren alde hitz egin, eta sina­dura bilketa babestu zuten.
Saioa atzo bota zuten (18:45), eta gaur erre­pi­ka­pena botako du­te, 12:45etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!