Musika tailer berezia antolatu du Musika Eskolak, 0-3 urte arteko haurrentzat eta haien gurasoentzat. Tailerra hasi aurretik, hiru saio egingo dituzte ostiraletan, doan. Aurrenekoa bihar egingo dute, arratsaldeko 18:30etan. Eta hurrengoak, datozen bi ostiraletan izango dira, urtarrilak 30ean eta otsailak 6an, ordu berean.