Hauteskunde programa osatzeko asanbladak egiten ari da Hernaniko PSE, herritarren iritzia jasotzeko. Larunbatean egingo da bigarrena, 10:30etan Biterin. Julio Astudillo Batzar Nagusiko PSEko kidea izango da bertan, eta enplegua sortzeko aukerez eta politika fiskalaren inguruan hitz egingo du.