Amiantoaren Euskadiko Biktimen Elkarteak (ASVIAMIE) dei egin du gaur, 09:00ak aldera kontzentratzeko Donostiako 4garren Epaitegi Sozialean. Hain zuzen, 09:40etan hasiko da bertan Momentive Specially Chemicals Iberica S.A. enpresaren aurkako epaiketa, amiantoaren eraginez hil den azken langileagatik.
2015ko hirugarren biktima
ASVIAMIEk salatu du urteko hirugarren biktima izan dela ostiralean hil zen 66 urteko langilea. Aurretik beste bi hildako izan dira, CAFen lanean aritutakoak.
Ostiralean hil zena, berriz, Industrias Quimicas del Urumea enpresan aritu zen, 1970etik 1985era. Enpresa hori Bakelite Iberica S.A. enpresa bilakatu zen 1989an, eta Hexion Specialty Chemicals Iberica S.A., 2005ean. Hernaniko planta hau itxi egin zen 2008an, eta Lantaronen segi zuen. Gaur egun, Momentive Specially Chemicals Iberica S.A. enpresa da bertako jabea, hain zuzen, gaur epaituko den enpresa.
Hernanin sortu zen Industrias Quimicas del Urumea enpresaren egungo jabea da Chemicals Iberica S.A.
Azkar antzematearen garrantzia
ASVIAMIE elkarteak azpimarratu du garrantzitsua dela azkar antzematea amiantoaren eraginez sortutako gaixotasunak, tratatu ahal izateko eta dagokion diru-ordaina eskatu ahal izateko. Horregatik dei egiten dute izena emateko Amiantoaren Zainketarako Osasun Plan Berezian.