Sexu aholkularitza zerbitzua irekita gaur, Sandiusterrin

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 22a

Gizon eta emakumeek, ba­karka edo bikotean, sexu eta bikote zailtasunak izaten dituzte, adina edozein dela ere. Hain zuzen, zailtasun edo arazo horiei irtenbidea emateko jarri du martxan Udalak Plax! Aholkularitza Zerbitzua, guztiz doan.
Sandiusterrin dute egoitza, eta hilero bi aldiz irekiko dute; ostegunetan, 15:30etatik 18:30e­­tara, eta larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara. Ez da beharrezkoa hitzordu bat zehaztea, baina nahi izanez gero, telefonoz deitu daiteke: 656 544 606.

Hurrengo bi zitak datorren hilean izango dira: otsailaren 7an eta 19an.

Mota guztietako gaiak
Bikote eta sexu aholkularitza zerbitzua da Plax!, eta mota guztietako gaiak landuko dira: sarketak sortzen dituen minak, isurketa kontrola, orgasmoak, jeloskortasunari eta egoera konfliktiboei nola aurre egin, seme-alaben sexu hezkuntza...

Otsailean, beste bi zita
Hilero bi egunetan egongo da irekita bulegoa: ostegun eta larunbat batean.
Otsailean, hilaren 7an eta 19an irekiko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!