Lau hilabeteren ondoren, ostiralean eman zitzaion bukaera Gaztetu Hernani partehartze prozesuari. Helburua izan da aztertzea herriko gazteek zein behar dituzten, eta nola txertatu daitezkeen horiek Udalaren gazte politikan.
Balorazio orokorra oraindik egin ez badute ere, hainbat ondorio atera dituzte.
Gazte Kontseiula sortzeko estatutuak
Prozesu osoan 65 gazte inguruk hartu dute parte, eta ostiralean 25 elkartu ziren; 10 emakume eta 16 gizon.
Denen artean, prozesua errepasatu, baloratu eta lehentasunak ezarri zituzten. Horien artean, Gazte Kontseilu bat sortzearen beharra. Aurrerago zehaztuko badira ere, hasi dira estatutu batzuk zehazten.