Kirolaren inguruko batzarra gaur, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 22a

Puntuz-Puntu dinamika mar­txan du Hernaniko EH Bilduk, 2015-2019ko legegin­tzal­dirako lehentasunak fin­katzeko.
Herritarrekin biltzen ari da, Hernaniko diagnostikoa egin eta ekarpenak jasotzeko. Gaur, kirolaren inguruan hitz egiteko zita jarri dute, 19:00etan Biterin. Alor honen inguruko diagnostikoa egin eta proposamenak jasotzea da helburua. Gaiarekin lotura duten herritarrak bilduko dira, baina batzar irekia da, proposamenak dituen edonori zuzendua.

Larunbatean, diagnostikoa
Pasa den larunbatean egin zen aurreneko mintegia. Lau tal­detan banatuta, hainbat gai landu eta diag­nostikoa egin zuten: politika feminista, trantsizio ener­getikoa, etxe­bizitza, kul­tur aniztasuna, hezkuntza...
Orain, proposamenak ja­so­tzeko fasea hasi da ondorengo gaien inguruan: gizarte poli­ti­ka, kirola, kul­tura, mer­kata­ritza, aniztasun fun­­tzionala, gatazkaren kon­ponbidea, auzo udala eta lurralde antolaketa. Gaur, hain zuzen, kirolaz ariko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!