Azken eguna, ikusi eta erosteko

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 21a

Izandako arrakastarekin  ha­rri­tuta daude Biterin erakusketa jarri duten Foto Forum Hernani taldeko 21 argazkilariak. «Inau­gurazio egunean 200dik gora pertsona etorri ziren, eta egun batzuetan 100dik gora etorri dira. Guz­tira, 700 bat izango dira!»
21 argazkilarik hartu dute parte erakusketan. «Espazioa neurtu genuen. Bakoitzak 2m eta 10zm hartu ditu, baina badira bi argazkilari zutabeak erabili dituztenak». Bakoitzak bere argazki kuttunenak au­keratu ditu; gai, kolore, forma eta konposizio desberdinak ikusi daitezke
Gaurkoa da argazkiak iku­si edota erosteko azken eguna. «Bi urte eta erdi itxaron behar izan dugu erakusketa jarri ahal izateko! Gabezia haundia dago Hernanin. Ez dago beste aretorik. Orain, erakusketa mugitu nahi dugu. Martxoan Oriora joango gara».

Talde irekia
Villa Ave Marian elkartzen dire taldeko kideak, astelehen eta ostegunetan (19:30-22:00). Edonorentzat irekita dituzte ateak: info@forumhernani.org / www.forumhernani.org.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!