Kafe Tertulian aritzeko aurreneko saioa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 21a

Udal Euskaltegiak Kafe Ter­tulia ekimena sortu du, modu informal batean eta lagunartean euskera praktikatzeko.
Asteazkenero Gunea garagardotegian elkartzea da asmoa, 17:00etatik 18:30etara. Doan da, ez da izenik eman behar, bertara azaltzearekin nahikoa da, eta ez da asteazkenero azaltzeko konpromisorik behar.

Aurreneko saioa, gaur
Gaurkoa izango da ekimen hau martxan jartzeko eguna. Helburua da parte hartzera animatzen direnak mahai baten bueltan esertzea, hiru edo launaka, kafe bat edo beste zerbait hartu bitartean euskera praktikatzeko.
Edonork har dezake parte: euskera ikasleek, euskera ikas­le izandakoek, euskeraz hitz egiteko aukera gutxi du­tenek, edo, besterik gabe, tar­te atsegin bat pasa nahi dutenek. Euskaltegiko irakasle bat egongo da, laguntzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!