2004ko txapeldunak bigarrenez jantzi du txapela, Tabernetako Bertsolarien Txapelketan; Mikel Lujanbio, Xapo, hernaniarrak, hain zuzen. Jon Beloki andoaindarraren aurka aritu zen finalean.
Giro ederra eta umorea
Saio berezia eskaini zuten Garin tabernan elkartutako bertsolariek: Oxan, Xapo, Alkorta, Atxega, Aingeru, Haritz, Iñaki Otxoto, Notayo, Beloki, Andoni Mujika, Beñat Mujika eta Iñigo Ugartek. Horietako batek dultzaina ere jo zuen. Oier Iurramendi eta Arnaitz Lasarte izan zituzten gai jartzaile, eta umore punttu ederra eman zioten saioari.
Bertsotan, asmakizunak asmatuarazi zizkieten, eta eszenatoki arraroetatik kantarazi. Baita komonetik ere!