Ez zuten galdu aukera, harri-tira barrutik ezagutzeko!

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 21a

Ate irekien saioa antolatu zuen Emarri giza proba taldeak, larunbatean, herritarrek harri-tira barrutik ezagutzeko. Eta ez zuten aukera galdu! Ederki aritu ziren goiko plazan, harriari tira eta tira, plazak egiten. Azaltzerik izan ez zuenak, entrenamenduren batera joateko aukera dauka. Horretarako, idatzi: emarritaldea@gmail.com. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!