Ostiralean hitzaldia emango du Hernanin Izaskun Bilbaok, EAJko europarlamentari jeltzaleak. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Biteri kultur etxean.
Hainbat gairen inguruan hitz egingo du Bilbaok; bereziki, Europako Parlamentuan egiten duen lanaren eta erakunde horren garrantziaren inguruan.
Europako Parlamentua gehiago ezagutzeko aukera izango da ostiralean.
Euskadik Europan duen papera aztergai
Hitzaldiari izenburua ere jarri diote: Euskadi gehiago beste Europa baten alde.
Hain zuzen, Euskadik Europaren barruan daukan papera aztertuko du Bilbaok. Era berean, ekonomia eta gizarte gaiak ere landuko ditu.
EAJk hitzaldira gerturatzeko gonbidapena luzatu nahi die Europako Parlamentuaren inguruan ezagutza zabaldu nahi duten hernaniar guztiei.