Danborrada egin zuten Herri Eskolan, astelehenean, San Sebastian bezperan. Ederki astindu zituzten danborrak, Astigarragako neska-mutilek, zuzendari gaztetxoek markatutako erritmoari jarraituz. Herritar ugari bertaratu ziren eskolako patiora, burrunba hotsek erakarrita. Guztien artean, ongi etorri beroa egin zioten San Sebastian egunari.