Gimnasia erritmikoko saio berezia, igandean

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 21a

Saio berezia antolatu du Txi­me­leta Kirol Elkarteak, igande honetan. Gimnasia erritmi­koko emanaldia izango da, eta Astigarragako haurrek ere hartuko dute parte, elkarteko ikasleek hain justu.
Beraiek izango dira gonbi­datu bereziak, kiroldegiko pistan egingo duten saioan. Igande goizean izango da, 11:00etan. Gaztetxo astigarta­rrak irrikaz daude kurtso guztian zehar egindako lana erakusteko, emanaldira berta­ratzen direnei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!