Erdipurdiko emaitzak, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 20a

Lau txapelketa ofizialetan ari dira jokatzen pelotari hernaniarrak, eta erdipurdiko asteburua joan da: 7 irabazi eta 8 galdu. Ojuel eta Lizeaga seniorrek garaipen garbia lortu dute, eta Euskal Herriko txapela lortzeko lehian segitzen dute. Suharri Rodriguezek Gipuzkoako Trinketeko txapelketako finalerdia irabazi du. Uitzi-Oiartzabal eta Insausti II-Apaolaza alebinek partidurik galdu gabe jarraitzen dute, eta Salaberria-Zugasti infantilek berriro irabazi dute. Beste aldean, berriz, Arizmendi eta Agirre kadeteek, eta Cisneros jubenilak galdu egin dituzte Gipuzkoako trinketeko finalerdiak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!