Igandean jokatu zen Ligako 2garren jardunaldiko partidua, eta jubenil mailako Hernaniko taldeak bigarren garaipena lortu zuen Donostiako Pio Barojan, Suma Aldapetaren kontra. Bost jokora jokatu zen partidua, eta hiru irabazi zituzten Hernaniko neskek: 25-18; 20-25; 19-25; 25-23; eta 11-15 izan ziren tanteoak.