Arratsaldean astindu zituzten danborrak Urumea eta Elizatxo ikastoletako haurrek, atzo, San Sebastian egunaren bezperan.
Urumea ikastolan 150 ume inguru bildu ziren patioan; haur eta lehen hezkuntzako 6 gelatakoak.
Elizatxo ikastolan, berriz, 3 urteko gelatik hasi eta lehen hezkuntzako 6garren mailara arteko haur eta gaztetxoak atera ziren Sarriegiren doinuak danbor hotsekin janztera.
Askok jaieguna izango dute gaurkoa, eta Donostian ikasten duten hernaniarrak, berriz, Donostiako Haur Danborradan aterako dira goizean.