#BilioiBatBesarkada jasotzeko kanpaina

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 20a

Liletak izeneko taldea sortu dute Hernani Institutuko batxilerreko aurreneko mai­lako ikasleek. Berdin­tasuna lantzen dute, eta helburua da «denok begi berdinekin begi­ratuak eta modu berdinean ikusiak izatea, hau da, garen bezala ikustea, berdinak».
Hori lortze aldera, kan­paina berezi bat jarri dute martxan: besarkaden argazki bil­keta masibo eta herrikoia.

Argazkiak emailez bidali daitezke, edo internetera igo, hashtagak erabilita: #BilioiBatBesarkada edo #Liletak.

Argazki bilketa
Emakume eta neskatxen kon­tra­ko biolentzia geldiarazteko lan egiten duen V-Day era­kun­dea hartu dute oinarri. Horregatik, besarkaden argaz­kiak bildu nahi dituzte.
 Argazkiak emailez bidali: liletakhernani@gmail.com. Edo internetera, sare sozia­letara igo hashtag hauekin: #BilioiBatBe­sarkada edo #Lile­tak. Face­booken: Liletak Hernani.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!