‘Buhos Euskal Herria’ taldearen primizia, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 19a

Jaialdi ederra antolatu du Kontrakantxa Gaztetxeak la­run­­baterako. Hiru kontzertu es­kainiko dituzte eta ho­rie­tako bat, primizian. Buhos Eus­kal Herria talde katalanak aurreneko aldiz joko du Eus­kal Herrian. Eta Hernaniko Kon­trakantxa gaztetxea auke­ratu dute, primizia emateko. Gaztetxea 22:00etan irekiko dute eta kontzertua 00:00etan hasiko da. Eta ez da gaueko bakarra izango: Dejota Bull eta Bakailua Sagardotegietan tal­deak ere, jo ta su ariko dira ondoren.
Sarrera debalde izango da eta borondatea emateko au­kera jarriko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!