Hamabi bertsolarik musika izango dute lagun, txapela janzteko lehian

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 19a

Kasta bereziko bertsolariak dira tabernetan aritzea go­goko dutenak. Egunero, han eta hemen aritzen dira ber­tsotan, leku txikietan, lagun artean, trago eta trago artean. Urtean ordea, badute hitzordu bat, berezia dena: Tabernetako Bertsolari Txapelketa. Gaurko egunez, San Sebastian bez­peran jokatzen da Garin tabernan. 21garren edizioa izango da aurtengoa, eta jarri dute ordua: 22:30etan.

Hamabi bertsolari eta musika
Momentuz hamabi ber­tsolarik eman dute izena, gaur­ko saiorako. Bertakoak di­ra batzuk, aski ezagunak. Eta kanpotik animatzen direnak ere badira, urtero. Izenak, hauek: Oxan, Xapo, Alkorta, Atxega, Aingeru, Haritz, Iñaki Otxoto, Notayo, Beloki, Andoni Mujika, Beñat Mujika eta Iñigo Ugarte (joan den urteko txapelduna). Sorpresa eman, eta animatuko den beste bertsolariren bat ere izango da, akaso. Gai jartzaile lanetan Oier Iurramendi eta Arnaitz Lasarte ariko dira.
Txapelketa berezia izango da aurtengoa; izan ere, bertsoez aparte, musikak izango du protagonismoa. Parte hartuko duten askok instrumentu bat jotzen dute, eta haien mu­sikak onduko du, saltsarik faltako ez duen bertso gaua. 

PALMARESA
1995: Iñaki Iurrebaso ´Iurre´
1996: Juan Mari Olano
1997: Jon Garmendia ´Txuriya´
1998: Aritz Zerain
1999: Gorka Toloxa
2000: Exteban Martiarena
2001: Aritz Zerain
2002: Jon Altuna ´Oxan´
2003: Jon Garmendia ´Txuriya´
2004: Mikel Lujanbio ´Xapo´
2005: Diego Riaño
2006: Angel Arruti
2007: Arnaitz Lasarte
2008: Urko Casado
2009: Jon Altuna ´Oxan´
2010: Aitor Barrenetxea
2011: Iñigo Ugarte
2012: Oier Iurramendi
2013: Eli Pagola
2014: Iñigo Ugarte

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!