Gaur jokatuko du Hernanik, Tolosaren kontra, asteburu honetako jardunaldia. Berazubin neurtuko dituzte indarrak, 16:30etan hasita. Tolosak huts egin zuen aurreko asteburuan, eta hori aprobetxatzeko asmoarekin joango dira txuri-berdeak. Egun bosgarren dijoa Hernani sailkapenean, eta puntu batera du hirugarren sailkatua.