Inauterien barruan, Mozorro festa izango da aurten ere, otsailaren 14an. Bertan, herriko gazteek, beraiek aukeratutako abesti bat kantatu, dantzatu edo antzeztu dezakete. Egun haundiaren aurretik lau entsaio egingo dituzte, guztia prest izateko asmoz. Aurreneko entsaioa bihar da, Biterin, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara.