Hernaniri ihes egin zion berea zuen partiduak

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 18a

Aurrez aurre, hortzak eraku­tsiz jokatu zuen atzo Her­na­nik, Cisnerosen kontrako par­ti­dua. Zelaian ez zen sailkapenean dagoen alderik ikusi, na­hiz eta azken emaitza ma­drildarren aldekoa izan zen: 7-11. Neguko partidua jokatu zen atzo Landaren. Zelaia zaila zegoen, pisutsu. Defen­tsan ondo aritu ziren bi taldeak, baina  erasorako zailtasun asko izan zituzten. 29garren minutuan madrildarrak jarri ziren aurretik, zigor kolpe baten ondorioz: 0-3. Her­nanik entsaio ikusgarri batekin erantzun zion Cisnerosi, Genuak egina eta gauzatua. Atsedenaldian 7-3 aurretik ziren trikoloreak.

Epailea protagonista
Bigarren zatia antzeko hasi zen. Zelaian berdintasuna, eta meleetan, trikoloreak finago. 54 minutuan bigarren zigor kolpea lortu zuen Cisnerosek, eta markagailuan gerturatu egin zen, 7-6ra. Eta handik aurrera, errugbi taldeak baino gehiago, arbitroa izan zen protagonista. Hernaniko jokalari bat kanporatu zuen, eta hutsune hori aprobetxatu zuen Cisnerosek entsaioa egin eta 7-11 aurreratzeko.
Hernanik ez zuen amore eman, eta ahaleginak egin zituen markagailuari buelta emateko. Arbitroak ordea, nahikoa oztopo jarri zituen, partidua eten eta trikoloreen jokoa gelditzeko.

CRC Pozueloren kontra, igandean
Atzoko partidua atzean utzi eta datorren asteburuan du burua Hernanik. CRC Pozue­loren kontra jokatu du etxetik kanpo, igandean, 13:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!