Garaipen batera du Borussia taldeak jomuga: Ohorezko Maila. 2013ko udaran sortu zuten taldea, Hernaniko koadrila ezberdinetatik zetozen lagunek. 38 partidu inguru jokatu dituzte ordutik, federatu eta lagunartekoen artean; eta 2 besterik ez dituzte galdu. Lagunartean kirola egin eta ondo pasatzea zuten hasierako helburua. Eta oinarri horiek galdu gabe, eguneroko lanak beste erronka batzuk ere sortu dizkie.
Hirugarren igoera segidan lortzeko aukera
Hirugarren mailan hasi zuten DV torneoa. Joan den urtean lortu zituzten bi igoera, segidan: Bigarren eta Lehendabiziko mailara. Eta joera horrek ez du etenik izan. 2014an bikain hasi dute denboraldia, eta gaur hirugarren igoera segidan lortzeko aukera dute.
Garbera Sagardotegia taldearen kontra jokatuko dute, Cesar Beniton, goizeko 11:00etan. Eta irabaziz gero, Ohorezko Mailako taldea izango da Borussia.
«Eskerrik asko, guztioi»
Entrenatzaileak hernaniarrak gonbidatu nahi ditu gerturatu eta animatzera. Eta bide batez, eskerrak eman orain arte hor izan diren guztiei: «eskerrik asko zuen babesa partiduz partidu erakusteagatik».