Euskera lagunartean praktikatzeko aukera, kafe baten bueltan

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 18a

Eskaintza berria jarri du martxan Udal Euskaltegiak: Kafe tertulia. Helburua da, euskera modu informalean, lagunartean praktikatu nahi dutenek beste aukera bat izatea. Kafe tertulia astean behin izango da, Gunea garagardotegian: asteaz­ke­netan, 17:00etatik 18:30etara.
Udal Euskaltegiaren esa­netan, «asmoa da, hiru edo lau pertsona esertzea mahai baten bueltan, eta kafe bat-edo hartuz, goxo-goxo euskera praktikatzea».

Edonork har dezake parte
Kafe tertulian interesa duen edonork har dezake parte: eus­kera ikasleek, ikasle izandakoak, hitz egiteko au­kerarik ez dutenek, erraz­tasun askorik ez dutenek.... Ez da izenik eman behar, eta ezta ere asteroko konpromisorik hartu behar: «libre egon eta euskera praktikatu nahi baduzu, azaldu Guneara. Bertan izango dira helburu bera duten hainbat pertsona, eta euskaltegiko irakasle bat laguntzeko». Bestalde, gogo­ratu dute Hernanin lehendik ere badirela antzeko ekime­nak: «Gure artean euskeraz eta Mintzodromoa, esaterako. Aukera horiek zabaltzea da helburua, nahi duenak ahalik eta aukera gehien izatea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!