‘Big eyes’ eta ‘Mortadelo y Filemon’, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 17a

Biteriko zine emanaldian, 7 urtetik gorakoentzako izango dira asteburu honetako bi pelikulak. Alde batetik, Big eyes ikusteko aukera izango da gaur (19:30 eta 22:30), bihar (19:30) eta etzi (16:30). Margareten eta Walter Keaneren istorioa kontatzen du. 50 eta 60ko hamarkadetan begi haundiak zituzten haurren irudien margolanek egundoko arrakasta izan zuten. Egilea Margaret bazen ere, senarra Walterrek sinatzen zituen. Bestetik, Mortadelo y Filemon contra Jimmy izango da ikusgai. Gaur eta bihar emango dute (16:30).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!