Herriaren diagnostikoa egingo dute gaur, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 17a

Herri dinamika jarri du mar­txan EH Bilduk hurrengo lege­gintzaldirako programa finka­tzeko, eta gaur lehe­nengo min­te­gia izango da. Herriaren diag­nos­tikoa egin­go dute: «Arlo ba­koitzak egin duen lana konpar­titu eta Hernaniko argazki ba­te­ratu bat izan nahi dugu», azaldu dute. Eta gaur, 10:00e­tan, Biterira azaltzeko gonbi­tea luzatzen diete gaian inte­re­sa duten guztiei. Gainera, haurrentzako dinamikak eta ekintzak izango dira. Honako gaiak landuko di­tuzte: politika feminista, trantsizio energetikoa, etxe­bizitza, kul­tur aniztasuna, hezkuntza, pertso­na heldu­ak, tokiko garapena, gazte politika, parte hartzea, eus­ke­ra, politika fiskala, in­ter­nazionalismoa, energia, hon­da­­kinak, ingu­ru­mena eta elikaduraren subirano­tasuna.

Hurrengo mintegiak zehaztuko dituzte
Diagnostikoa konparti­tze­az gain, proposamenen fasea­ri eki­teko azalpenak emango dituzte. Hurrengo mintegiak ere zehaztuko dituzte. Hona­ko gaiak joan­go dira lantzen: gizarte politika, kirola, kul­tura, mer­kataritza, aniztasun fun­­tzionala, gatazkaren kon­ponbidea, auzo udala eta lurralde antolaketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!