Hernani eta Astigarragako txotx irekierekin, eskualdeko txotx denboraldia martxan da ofizialki eta hori bultzatzeko, azoka antolatu du gaur Behemendi-Donostialdea Turismoguneak. Donostiako Bulebarrean izango da. San Sebastian Egunaren bueltan, jende ugari ibiliko dela aprobetxatu nahi dute. Bertan emango dute informazioa eta sagardoa probatzeko aukera. Bisita gidatuak ere eskainiko dituzte, eskualdeko leku desberdinetara: sagardotegietan bazkari eta afariak, Sagardoetxea museora, ustiapen batera... lote desberdinak egongo dira aukeran. Eta horretaz gain, zozketak, kale animazioa, jokoak...