Beroiz osatu dela ematen du, eta Olaizola IIrekin jokatuko du gaur, 17:30etan, Iruñeako Labrit frontoian. Bengoetxea VI eta Aretxabaleta izanen dituzte aurkari, eta partidua irabazi egin beharko dute, Binakako Txapelketan aurrera egin nahi badute. Sarrerak takillan erosi ahal izanen dira, goizean zehar, edo www.asegarce.com.