Zomorrotarako izen ematea, Kontsejun

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 17a

Iñauteriak uste baino gertuago daude, eta Aranon hasiak dira antolatzeko lanetan. Ostegunean egin zuten bilera, eta hainbat gauza erabaki dituzte dagoeneko.
Iñauteriak otsailaren 7an ospatuko dira, eta urteroko egitaraua ari dira prestatzen. Ohi bezala, goizean zehar puska biltzera aterako dira zomorroak etxez etxe, trikitilariek lagunduta. Ibilbidea ere urterokoa izanen da.

Izena emateko zerrenda, Kontsejun
Zomorrotan ateratzeko, eta puska biltzearen ondoren Kontsejun bazkaltzen gera­tzeko, izena eman behar da aurretik. Izena emateko zerrenda hori Kontsejun jarri dute, dagoeneko.

Afariaren ondoren, festarekin aurrera
Arratsaldean zahagi-dantza eginen da, eta afalondoren, festak aurrera eginen du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!