Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 17a

Euskal Herriko Mus Txa­pelketa martxan da, dagoeneko. Urtarrilean zehar herriz herriko kanporaketak jokatuko dira, eta Ereñotzun, datorren larunbatean, hilak 24, jokatuko dira partidak, arra­tsaldeko 17:00etan hasita. Saio horretako onenak hurrengo fasera pasako dira, Gipuz­koako finalera.
Izen-ematea irekita dago. Irrintzi tabernan bertan egin behar da, eta bikoteko, 20 euro balio ditu.

Otsailean Gipuzkoako finala; martxoan, Euskal Herrikoa
Hil honetan zehar herriz herriko kanporaketak jokatuko dira. Probintzia bakoitzeko finalak, berriz, otsailean jokatuko dira. Gipuzkoakoa, otsailaren 21ean izango da, Alegin.
Euskal Herriko finala, berriz, martxoaren 7an jokatuko da, Lekeition.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!