Sei bertsolariren saioa gaur, Oialumen

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 17a

Oialumen saio berezi bat izan­go da gaur. Bertso saioa antolatu dute, 22:30etan ha­sita. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elortza, Unai Agirre, Beñat Gaztelumendi eta Jone Uria ariko dira bertsotan, eta Amaia Agirre izango da gai jartzailea.
Sarrerak Ikatza tabernan daude salgai, 12 eurotan. Hernanin ere erosi daitezke, Txilibita, Aker eta Kixkal ta­ber­netan, eta baita Donostian ere, Rekalde tabernan.
Giro ederra eta umorea izango dira nagusi Oialumen, gaur gauean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!