Ainhoa Aierbe izango da tailerra emango duen irakaslea. Helburua da ahotsa eta presentzia eszenikoa lantzea. Otsailetik aurrera antolatuko dira klaseak, baina datorren larunbatean, ate-ireki saioak egingo dira, doan.
Umeentzako saioa arratsaldeko 16:30etan egingo da, eta helduena, 17:30etan.
Horietan parte hartzeko izena eman behar da Musika Eskolan, asteazkena baino lehen. Astelehen eta asteartean itxita egongo denez, telefonoz (943 55 73 40) edo emailez (info@name.eus) egin daiteke. Izen-abizenak, jaiotze data eta telefono zenbakia ematearekin nahiko da.
Ahotsa eta arnasa erabiltzen ikasteko tailerra
Tailerraren helburua da ahotsaren kontzientzia hartzea, eta laguntzea ahots kalitate garbi eta onaren bilaketan eta ahots korden nekea sahiesten; jolasen bitartez, kontzientzia hartzea eta ikastea arnasa hartzen, eta ahotsa kanpora ateratzen.