2015eko Udal Aurrekontuen zirriborroa bizilagunei aurkezteko bilerak egiten ari da Udala. Gaur egingo da beste bat, erdiguneko auzotarrekin, 12:00etan kultur etxean. Astelehenean udaletxean egingo da beste bat, 19:30etan, eta azken bilera asteartean izango da, Perurena auzoan, 19:30etan Auzolan elkartean.