Etxean jokatuko dute Hernani Eskubaloi Taldeko infantil mutilek, gaur. Zarautz D hartuko dute kiroldegiko pistan, eguerdiko 12:00etan. Gogoz aterako dira hernaniarrak, aurreko asteko porrotaren ondoren. Oso partidu estuan, 17-18 galdu zuten, Urolaren kontra. Arantza atera nahiko dute gaur.