Udaleko Hezkuntza Sailak hainbat tailer antolatu ditu haurren heziketari buruzkoak, joan den azaroan hasita. Bi hitzaldi eman dira dagoeneko, eta datorren asteazkenean izango da hurrengoa.
Nerea Mendizabal psikopedagogo eta gizarte hezitzaileak emango du. Errespetuzko komunikazioa, bizitzarako komunikazioa.
Hitzaldia, euskeraz eta gaztelaniaz
Hitzaldia datorren asteazkenean emango du Nerea Mendizabalek, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean, kultur etxean. Euskeraz nahiz gaztelaniaz ariko da.
Haurren heziketaren inguruko hitzaldiak
Hitzaldi honen helburua, antolatu diren gainontzekoena bezala, gurasoei laguntzea da, haurrak hezterako garaian.