Animoak altxatzeko beharrarekin joango da Hernani gaur Aieteko kiroldegira, garaipenaren bila. Atletico San Sebastianen kontra ariko dira, iluntzeko 20:00etan, aurreko asteburuko porrotari buelta emateko. Aurkari zuzen baten kontra galdu zuten, Take Orbelaren kontra, eta parean jarri zaie Tolosako taldea. Puntu batzuk galdu dituzte hernaniarrek, aurrenekoekin. Berriz goran sartzeko, gaur irabazi behar.