Berazubi bisitatuko du Hernanik, bihar 16:30etan, Ohorezko Erregional Mailan. Bere zelaian egin zuen huts Tolosak, aurreko asteburuan, Ordiziaren kontra (0-1). Eta huts hori aprobetxatzeko asmoz joango dira txuri-berdeak. Baita moralez gainezka joan ere! Ostadarren kontrako derbia irabazi zuten aurreko asteburuan (1-4), Michelinen. Beraz, osagai guztiak izango ditu biharko partiduak, Tolosa atzean utzi eta goiko postuetan sartzeko. Une honetan, bosgarren dago Hernani, eta puntu bakarrera dauka hirugarren sailkatua.