Ondo baino hobeto bete zuen helburua Hernanik, aurreko asteburuan, Lantaroni 4-0 irabazita. Horrela, 10garren postura igo da talde txuri-berdea, 14 punturekin. Eta aukera ederra izango dute gaur ere, aurkariak atzeratzen jarraitzeko, Emakumezkoen Euskal Ligan. Berriotxoa hartuko dute Zubipen 18:30etan, azkenaurreko sailkatua, bigarren itzulia hasteko. Ligako aurreneko jardunaldian, 1-2 irabazi zieten bizkaitarrei, bere zelaian, eta garaipena errepikatu nahiko dute gaur.