Giza-proban aritzeko aukera gaur

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 17a

Astigarraga,  Lezo eta Oiar­tzungo giza proba taldea da Emarri, eta ate-irekiak anto­latu dituzte, nahi duen guz­tiak harri-tiran ibiltzea zer den jakiteko. Haizan/k, harri tiran ibili al haiz noizbait? Ez hitz egin probatu gabe!
Aurreneko ate-ireki saioa gaur egingo da, goizeko 10:30etan hasita, goiko plazan. Datorren astean beste saio bat ere antolatu dute, hilaren 24an, Oiartzungo Karrika auzoko probalekuan, 10:30etan baita ere.
«Aukera polita da kirol ho­nekiko aurreiritziak albora­tze­ko». Emakume eta gizo­nen­tzako irekiak dira jar­dunaldiak.

Entrenamenduetara azaltzeko aukera
Ate-ireki saioetara azaldu ezin dutenek, entrenamen­du­e­tara azaltzeko aukera ere badutela azaldu du Emarrik. Astean zehar elkartzen dira, eta bertaratzeko harre­mane­tan jartzeko eskatu dute, helbide honetara idatzita: emarritaldea@gmail.com.

Urteko aurreneko plaza, bihar
Bestalde, Emarrik bihar izango du urteko aurreneko plaza. Zeaniko Andra Proba taldearen kontra ariko dira, 12:30etan, Itziarren. Iaz, 18 plaza egin zituen Emarrik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!