Lau hernaniar, trinketeko semifinaletan

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 17a

Semifinalak jokatuko dira gaur, Gipuzkoako Trinkete txapelketan, kadete eta jubenil mailetan. Iruran izango dira, 10:15etan, eta lau hernaniar izango dira protagonista. Kadeteetan, Endika Arizmendi ariko da, Urnietako Odriozo­laren kontra, eta Alain Agirre Ugalde III oiartzuarraren kontra. Jube­niletan, berriz, Ekaitz Cisnerosek Otaño astigartarra izango du aurkari, eta Suharri Rodriguez, bere aldetik, Sala­be­rria oiartzuarraren kontra ariko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!