Bigarren tiraldia Añorgan, bihar

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 17a

Bola Txapelketako bigarren tiraldia izango da bihar, Añorgako bolatokian. Goizean, 09:30etatik 11:00etara ariko dira, eta arratsaldean 16:30etatik 17:30etara. Aurreko asteburuan ekin zioten txapelketari, eta Ategorrieta izan zen onena, 271 brilarekin. CD Hernani laugarren izan zen, 258rekin; Ur-Mia bosgarren, 247rekin; eta Elur Txori hamargarren, 205 brilarekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!