Zita erabakigarria dute Gorka Urkiola eta Urko Semperena astigartarrek, Anoetako belodromoan 16:00etan. Gipuzkoako Challengeko azken proba jokatuko da, eta bigarren daude biak. Jardunaldi erabakigarrian, danesa, scratch eta puntuazioko probak jokatuko dira.
Gorka Urkiola, jubeniletan, Jokin Aranburu liderretik 41 puntura dago, eta 3 puntu dauzka hirugarren sailkatuarekin, Gari Lagnetekin. Beraz, gaur erabakiko da podiuma.
Kadeteetan, berriz, Unai Iribar izango da irabazlea, baina lehia bizia dago podiumeko beste bi lekuetarako. Aurreko asteburua bikaina egin zuen Semperenak, eta Imanol Lasarekin jokatuko du bigarren postua. 7 puntuko aldea dago bien artean.