Galtzeko ezer, bigarrenaren zelaian

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 17a

Galtzeko ezer ez duela joango da Mundarro, bihar, Andoainera. Ligako bigarren sailkatuaren etxean ariko dira erregional preferenteak, Euskaldunaren etxean alegia. Arratsaldeko 17:00etan izango da partidua, Ubitarten.
Bigarren itzulia hasiko dute asteburu honetan, eta ez dute partidu erraza moreek, Ligako bigarren erdiari ondo ekiteko. Sailkapenak garbi erakusten du hori: liderretik bi puntura dago Euskalduna, 15 partidutik 11 irabazi eta 4 galduta.

Puntuak biltzen hasteko momentua
Mundarro, bere aldetik, azken aurreko postuan dago, 8 punturekin, eta iritsi zaio momentua, puntuak biltzen hasteko, mailari eutsiko badio. Aurreneko itzulian, 15 partidutik 2 irabazi ditu, eta beste 2 berdindu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!