Mailari eusteko helburua laster bete, eta gorago begiratzeko irrikaz

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 17a

Gaur bukatuko dute aurre­ne­ko itzulia, Euskal bigarren maila­ko bi talde astigartarrek. Etxe­an jokatuko dute neskek, 16:00e­tan, Barakaldoko Ausar­taren kontra; mutilek, berriz, Cafes Aitonaren kantxa bisi­ta­tuko dute, Gaskan, 20:00etan. Garai­pena bilatuko dute Mun­darro-La Salleko bi taldeek, ligako aurreneko itzulia boro­bildu, eta bigarrena gogoz hasteko.
Oso desberdinak izan dira, orain arte, bi taldeen sasoiak. «Sailkapenaren erdialdean goaz, eta igo berria den talde batentzat, oso positiboa da hori», dio Aitor Lopezek, nesken entrenatzaileak. «Oso irregular aritu gara, partidu batzuetan lehiatu gabe, eta bestetan dominatu ditugun partiduak galduz. Baina buelta eman diogu horri, azken asteotan», azaldu du German Ceak, mutilen talde­ko entrenatzaileak.

Lesioak eta galdutako jokalariak, oztopo
Bide onetik doaz une hone­tan, baina oztopo ugari izan dituzte bidean. Mutilek, baja garrantzitsu batekin hasi zuten denboraldi berria: «azken urteetako base titu­larra galdu genuen, eta ez da erraza aldaketara egokitzea».   
Neskek, ordea, lesioekin izan dituzte arazoak: «10 jokalari­rekin hasi ginen, oso justu, eta Sara Vitores lesio­natu zen, denboraldi osorako. Orain, Itsaso Portelak hartu du min belaunean, eta ez dakigu noiz itzuliko den».

Mailari eustea, bideratuta
Mailari eustea dute aurre­neko helburua, eta nahiko bide­ra­tuta daukate lortzea: «igo be­rriak gara, eta man­tentzea da helburua, noski. Pentsatu du­gu aspirazio haun­­­diagoetan, baina errealistak izan behar dugu», azaldu du Lopezek.
Gorago ere begiratu nahi du Ceak, bere aldetik: «sal­ba­tzea eskura daukagu, eta bos­garren postuari begi­ratu behar diogu, Final Fourra jokatzeko. Borrokan sartuz gero, lehia­ko­rragoak izango gara. Taldeen arteko aldeak txikiak dira, eta edozeini irabaztea posible da».

Hobetu beharrekoak: defentsa mutilek, erasoa neskek
Hobetzen jarraitzea ere badute helburu, Lopezek eta Ceak. Baina indargune eta ahulgune ezberdinak ikusten dizkiete, bere jokalariei: «defentsan lan ona egiten ari gara, baina eraso sistemak lantzea eta hobetzea falta zaigu. Zaila da, ordea, entrenamenduetan hain jokalari gutxi izanda», azaldu du Aitor Lopezek.
Defentsan ikusten du traba nagusia German Ceak: «defen­tsako intentsitatea eta erre­bo­tea hobetu behar ditugu. Dau­kagun altueragatik, dominatu egin behar dugu saskipean».

«Salbatzea eskura daukagu; bosgarren postuari begiratu behar diogu», dio German Ceak.



Sorpresa gaurko partiduan: Paula Pozoren itzulera
Momentu onari eutsi nahi diote bi taldeek, denboraldi bukaerara arte. «Talde gaztea da, eta ez zaigu luzea egin behar», dio Lopezek. «Azken asteetako ratxa mantendu behar dugu, eta bigarren itzu­lia hobea egin», uste du Ceak.

«Ezusteko txiki bat daukagu gaurkoan: Paula Pozoren itzulera», aurreratu du Aitor Lopezek.

Gaurkoa dute aurreneko aukera, garaipenaren bidetik ekiteko. Eta nesken kasuan, sorpresa eta guzti. «Ezusteko txiki bat daukagu partidu honetarako: Paula Pozo astigartarra berriz arituko da gurekin jokatzen, udan taldea utzi ondoren», aurreratu du Aitor Lopezek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!